close
Edukira joan

Jacob Tsimerman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacob Tsimerman
Bizitza
JaiotzaKazan, 1988ko apirilaren 26a (38 urte)
HerrialdeaImage Kanada
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaPeter Sarnak
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Torontoko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Jacob Tsimerman (Kazan, Errusia, 1988) kanadar matematikaria da. Torontoko Unibertsitateko Matematika Saileko katedraduna da eta zenbaki-teorian eta aritmetika-geometrian aditua da.[1]

1990ean bere familiarekin Israelera joan zen bizitzera, eta 1996an Kanadara. 16 urterekin hasi zituen ikasketak Torontoko Unibertsitatean eta 2006an lizentziatu zen. 2011n doktoretza lortu zuen Princetongo Unibertsitatean, Peter Sarnaken zuzendaritzapean.[2]

André-Oort aierua eta Griffiths-en aierua frogatzeagatik da ezaguna, o-minimalitatearen eta Hodge teoriaren metodoak erabiliz.[3] 2003 eta 2004an Nazioarteko Matematika Olinpiadan urrezko domina lortu zuen Kanadarekin ordezkatuz, 2004an puntuazio perfektuarekin.

  • SASTRA Ramanujan Saria 2015[4]
  • Coxeter-James Saria 2019
  • New Horizons in Mathematics Saria 2022[5]
  • Ostrowski Saria 2023
  • Fields Domina 2026

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Professor Jacob Tsimerman FRS» Royal Society (kontsulta data: 2026-07-23).
  2. «Jacob Tsimerman receives Ostrowski Prize» University of Basel (kontsulta data: 2026-07-23).
  3. «Professor Jacob Tsimerman FRS» Royal Society (kontsulta data: 2026-07-23).
  4. «Jacob Tsimerman receives Ostrowski Prize» University of Basel (kontsulta data: 2026-07-23).
  5. «Theoretical mathematician Jacob Tsimerman receives prestigious 2022 New Horizons Prize» University of Toronto (kontsulta data: 2026-07-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]