The Internet Archive discovers and captures web pages through many different web crawls.
At any given time several distinct crawls are running, some for months, and some every day or longer.
View the web archive through the Wayback Machine.
Content crawled via the Wayback Machine Live Proxy mostly by the Save Page Now feature on web.archive.org.
Liveweb proxy is a component of Internet Archive’s wayback machine project. The liveweb proxy captures the content of a web page in real time, archives it into a ARC or WARC file and returns the ARC/WARC record back to the wayback machine to process. The recorded ARC/WARC file becomes part of the wayback machine in due course of time.
TIMESTAMPS
The Wayback Machine - http://web.archive.org/web/20190320190821/https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Azala
Goiko esaldia ez dago ondo; behekoa da zuzena:
👎🏼 "Esan didate ezin ditudala ekarri jostailurik." 👍🏼 "Esan didate ezin dudala ekarri jostailurik."
Zer da Txikipedia?
Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina; horregatik, euskara garbi eta errazean idatzita egotea da gure helburua, umeen eskola-beharretara moldatua, baina ulergarritasunari garrantzi handia emanez.
Txikipediaren oinarrian, Vikidia izeneko online wikientziklopedia dago, euskaraz 2015ean hasi zena, eta beste hainbat hizkuntzatan ere funtzionatzen duena, hemen aipatutako helburuekin.
Norentzat da Txikipedia?
Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzat da, eskolako beharretara begira egina, baina ez bakarrik. Izan ere, euskara errazean idatzitako Wikipedia moduko bat izatea nahi dugu, eta, hartara, euskara ikasten ari diren helduentzat ere izan daiteke baliagarria. Edozeinek kontsultatu ahal du, nahi dugulako artikulu irakurterrazak eta ulerterrazak egotea. Wikipediaren bertsio laburtu edo errazago bat izatea nahi dugu, batzuetan Wikipediako artikuluak luzeak, konplexuak eta zailak izaten direlako.
Nork egiten du Txikipedia?
Txikipedia wiki proiektuan edonork parte har dezake, artikuluak idatziz, aldatuz edo osatuz, informazioa gehituz edo zuzenduz. Horretarako kontua ireki beharra dago, baina oso erraza da. Hori bai, beti errespetatu behar dira egile-eskubideak.
Bestalde, gure asmoa da 8 eta 13 urte bitarteko euskal umeek berek ere parte hartzea Txikipedia egiten, haiek izatea interesatzen zaizkien artikuluak idazten, osatzen edo zuzentzen dituztenak, baina betiere euren irakasleen laguntzarekin; horrela, euren ekarpena egin dezakete, eskolarako baliagarriak izan daitezkeen gaietan.
Irakaslea bazara eta proiektu bat egin nahi baduzu, idatzi eutxikipedia@gmail.com helbidera.
📰 Artikulu nabarmendua
Eguzki-sistema.
Eguzki-sistema da espazioan okupatzen dugun inguruari eman diogun izena. Izar bat (Eguzkia), zortzi planeta, bost planeta nano, 100dik gora ilargi eta beste hainbat objektu txikiagoz osatuta dago. Sistemako izarra sistemaren erdian dago eta gainontzeko objektu guztiak haren grabitatearen eraginpean daude, haren inguruan orbitatzen (jiraka).
Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian dago. Zentzu zabalagoan, Eguzkiak espaziora bidaltzen dituen partikulen eraginpean dagoen espazio-eremu osoa da.
Marte eta Lurraren tamainak konparatzeko irudia. Marte planetaren izena izen bereko jainko erromatarretik dator, martxoaren izena bezala. Bazenekien hori?
Asteko argazkia
Marte eta Lurraren tamainak konparatzeko irudia. Marte planetaren izena izen bereko jainko erromatarretik dator, martxoaren izena bezala. Bazenekien hori?
📰 Hauetako artikuluren bat egin nahi?
Hemen aurki dezakezu egiteko dauden artikuku interesgarri batzuen zerrenda: